Euskal zinemagintzari gorazarre
Euskal zinemaren industriaren aurpegi ezagunenak bildu zituen bart 71. Donostia Zinemaldiaren baitako Euskal Zinemaren Galak. Paco Sagarzazu aktoreak jaso du Zinemira Saria, eta SULTANAREN AMETSA eta 20.000 ERLE ESPEZIE filmak saritu dituzte ere. Halaber, Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufiaren ARNASA BETEAN, EMAKUME ZINEGILEAK pelikula estreinatu da.