47. Zine Bilera jaialdiaren Euskal Zinemaren Begirada, Itziar Ituño aktorearentzat
Beti berria den zinea leloak iragarritakoaren gisara, berritasun ugari ekarriko ditu Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 47. edizioak. Urriaren 16tik 21era ospatuko dute, eta Itziar Ituñori eskainiko diote Euskal Zinemaren Begirada, “euskaraz ekin dion aktore unibertsal bati”.