Hiru euskal film proiektatuko ditu Berlingo Euskal Etxeak
Euskarazko zinemagintzaren urteko pieza adierazgarrienen aukeraketa aurkeztu ohi dio Euskal Etxeak udazkenero Berlingo publikoari. Azaroaren 17an, 18an eta 19an egingo dute aurtengo mostra, eta Irati (2022), Karpeta Urdinak (2022) eta Aztarnak (2022) izango dira ikusgai.