Euskal Zinema Dokumentalaren IX. Astea martxan da
Gaur, urriak 2, abiatuko dute ekimena, eta urriaren 6ra arte luzatuko da. Guztira, euskal zinemagileek zuzendutako bost film luze pantailaratuko dituzte, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean. Lehen aldiz, hiritik kanpo ere egingo dituzte emanaldiak, Kuartangoko Lab antzokian.