Euskal zinegileen lanek abiatuko dute gaur FANT jaialdia
Ohi bezala, euskal zinegileek egindako lanak izango dira FANT jaialdiaren lehenengo eguneko protagonistak. 20:00etan abiatuko dute irekiera ekitaldia, Johannes Roberts Zinegilearen Los extraños: cacería noctura filmarekin. Ondoren, euskal film laburrei emango zaie tartea, 23:00etatik aurrera, ekitaldiaren amaieran.