Jon Villelabeitia zinegileari buruzko ikerketa irakurgai, sarean
Comodoro Rivadaviako (Argentina) Euskal Etxearen 96. urteurrenaren harira, erakundeko kideek Jon Villelabeitia zinema zuzendari mungiarraren lana balioestea helburu zuen proiektua jarri zuten iaz martxan. Orain, berriz, Patagoniako zinemagintzaren aitzindari izandakoari buruzko ikerketa sarean publikatu dute. Josu Martinez zuzendari eta ikertzaile bilbotarrak egin du, eta Euskal Herriko Unibertsitateko ZER Komunikazio Ikasketen Aldizkarian dago irakurgai.