‘Itsasoak daroana’ film laburra garaile, 19. Kameratoian
Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Euskal Zine Bilerak elkarlanean antolatzen duten Kameratoia – Euskarazko Film Laburren Rallyaren 19. edizioa ospatu dute asteburuan, euskal filmei eskainitako mostraren abaroan. Santaku taldearen Itsasoak daroana laburra izan da garaile, sari bikoitzarekin.