Donostia Zinemaldiak argitu du 68. edizioko euskal ekoizpenen zerrenda

Donostia Zinemaldiak argitu berri duenez, hamalau film luzek, hiru film laburek, bi telesailek, film ertain batek eta produkzio-fasean dagoen proiektu batek osatuko dute 68. edizioko euskal uzta. Zinema jaialdiko hainbat sailetan egongo dira ikusgai, eta horietatik 13 ekoizpen sartuko dira Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehian.