Euskal ordezkaritza zabala, Cannesko jaialdiko azokan
Atzo, uztailak 6, abiatu zuten Cannesko jaialdiaren 74. edizioa, eta hilaren 17ra arte, 50 bat film eskainiko dituzte Sail Ofizialean, lehiaketaz kanpo zein emanaldi berezietan. Urtebete eta bi hileko atzerapenarekin hasi da, iazko festibala bertan behera utzi eta aurtengoa bi hilabetez geroratu ostean, eta Basque Audiovisual standaren bidez, euskal ordezkaritza zabala izango da zinemaldiaren baitako Marché du Film azokan.