‘Euskal Netflix’ elebidunaren proposamenarekin kritiko

Netflix Euskaraz eta Disney+ Euskaraz ekimenek bat egin dute Pantailak Euskaraz egitasmoan, eta streaming plataformetan euskararen presentzia aldarrikatzeko elkarlanean ariko dira aurrerantzean. Abenduaren 3rako helburuak zehaztu dituzte: 20.000 sinadura lortu nahi dituzte Netlfix Euskaraz kanpainan, eta 10.000 Disney+ Euskaraz-en. Era berean, kritiko azaldu dira EiTBk aurkeztutako ‘Euskal Netflix’ proiektuaren elebitasunaren inguruan.

By |2021-05-25T15:50:02+02:0025 maiatza, 2021|

Ikus-entzunezko euskal ekoizpena biltzeko plataforma digitala sortuko du EiTBk

Andoni Aldekoa EiTBren zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarreko Kontrol Batzordean iragarri duenez, euskal filmak, telesailak, dokumentalak, ikuskizunak eta kontzertuak zein EiTBren ikus-entzunezko ekoizpena eskuragai jarriko dituen plataforma digital handi bat garatzen ari dira. 2022an kaleratzeko asmoa duten “Euskal Netflix” delakoa nazioarteko bokaziodun apustu estrategiko eta berritzaile gisa aurkeztu dute.

By |2021-05-20T11:39:01+02:0020 maiatza, 2021|
Go to Top