Euskal Zinema Ibiltariaren 11. edizioa, Argentinan
Euskal jatorriko Carlos Gabilondo argentinarra Zinema gizona ezizenarekin ezaguna da Argentinako euskal etxeetan. Zinemazaletasuna eta euskal sustraiak uztartzeko bide gisa, euskal filmak, laburrak zein luzeak, eskaini ditu azken 11 urteetan Argentinako hainbat euskal etxetan Euskal Zinema Ibiltaria proiektuaren bidez. Bada, pandemia tarteko, filmak online ikusteko aukera eskaintzen du orain.