‘Bañolet’ filma pantailaratuko dute, gaur, Iparraldea Bertan jaialdian

Saioa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango da, eta Ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna Hegoaldeko biztanleriari ezagutaraztea helburu duen 22. Iparraldea Bertan jaialdia agurtuko du. 19:00etan ekingo diote emanaldiari, eta ostean musika ikuskizuna eskainiko dute Paxkal Irigoyen Etxeberri eta Maia Iribarne Olhagarai filmaren zuzendari eta soinu bandaren konposatzaileek.

By |2023-03-21T10:45:33+02:0021 martxoa, 2023|

Lur Olaizolaren ‘Zerua blu’ filma emango dute gaur, Ortzaizen

Ortzaizeko Herriko Etxeak eta EKE – Euskal Kultur Erakundeak antolatuta, zinema saio berezia eskainiko dute gaur, Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) zinema aretoan. 20:00etan hasita, bertako biztanleen testigantzak biltzen dituen emanaldi egingo dute lehenik, eta Lur Olaizolaren Zerua blu (2020) film laburra proiektatuko dute gero.

By |2022-05-20T09:15:22+02:0020 maiatza, 2022|

Orhiko xoriak Orhi laket

Zuzendaria: Elsa Oliarj-Inès Urtea: 2014 Herrialdea: Euskal Herria Joan den martxoaren 30ean, Iparraldea bertan programaren 16. edizioari amaiera emateko, Elsa Oliarj-Inès zinemagile atharraztarraren Haien gaztaroan, iragana agerian filma eskaini zuten Koldo Mitxelena Kulturunean. Aldudarrak eta Zaradoc ekoizpen-etxeen arteko proiektua 2014an errodatu zen. Aurkezten, EKE-ko buru Pantxoa Etxegoin eta Aldudarrak ekoizpen-etxeko Johana Duhalde izan ziren bertan. Ikasketak egitera Parisera joandako Elsa Oliarj-Inès zuzendaria bera Atharratzera bueltatu da

By |2017-04-04T09:53:26+02:004 apirila, 2017|
Go to Top