Santurtzi Zine Lantegia, industriari zuzendutako lan ildo berria

Euskal ikus-entzunezkoen industriari zuzendutako lan-ildo berri bat jorratuko du Santurzine Jaialdiaren 8. edizioak (urriaren 2tik 17ra). Santurtzi Zine Lantegia aurkeztu berri dute, Euskal Herria zein Kantabriako jaialdiei eta sortzaileei zuzendutako bi foroz osatutakoa.