EHUko ikasleak zinema programatzaile, Tabakaleran
Ikastaroak 75 orduko iraupena izango du, eta kultura zentroko eragileen lana gertutik ezagutzeko aukera eskainiko zaie izena ematen dutenei. Gainera, hiru hautazko kredituren baliokidea izango da.
Ikastaroak 75 orduko iraupena izango du, eta kultura zentroko eragileen lana gertutik ezagutzeko aukera eskainiko zaie izena ematen dutenei. Gainera, hiru hautazko kredituren baliokidea izango da.
Ama Hizkuntzen Nazioarteko Egunaren harira, zinema maratoi berezia hartuko du Gasteizko Letren Fakultateko Areto Nagusiak. EHUk eta UNESCOk antolatuta, 6 film pantailaratuko dituzte, tartean, Korrikaren inguruko BatZuk. Euskararen lau aurpegi dokumentala.
Euskal Herriko Unibertsitateak Bilboko Bizkaia Aretoan prestatu dituen zinema emanaldien hirugarren saioa martxoaren 17an egingo dute. Ara Malikian: Una vida entre las cuerdas (Nata Moreno, 2019) dokumentala 18:00etan emango dute, eta ostean, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak antolatutako solasaldia egongo da.
Cortada Gasteizko Film Laburren Jaialdia abenduaren 15etik 18ra bitartean egingo dute. 25. edizioa izango da, eta 28 lan lehiatuko dira sail ofizialean. Koldo Almandoz zinemagilearekin solasteko tartea egongo da lehen egunean, eta Sara Sozaya musikariak kontzertua eskainiko du azkenengoan.
Espainiar estatuko unibertsitateetako ikasleen film laburrak batzen dituen FilmNow plataformak bere katalogoa osatzen duten lanak ikusi ahal izateko ataria sortu du. Besteak beste, Euskal Herriko eta Nafarroako unibertsitateetako ikasleek filmatutako Zacarías (Violeta Trincado Murugarren, 2018) eta Camposanto (Pablo Adiego Almudevar, 2018) lanak daude ikusgai.
Hitzarmena sinatu berri dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Elias Querejeta Zine Eskolak. Horren bidez, EHUri atxikitako unibertsitate zentro bilakatuko da zine eskola Donostiarra.