Umorea eta Euskal Herriko moda izango dira Zinemaldiko inaugurazio galan nagusi

Umorez ekingo dio 66. Donostia Zinemaldiak bihar. 21:00etan egingo dute inaugurazio gala Kursaal Auditoriumean, eta Nagore Aranburu eta Belén Cuesta aktoreek aurkeztuko dute. Jaialdiaren webgunean, ETB1 eta La2 kateetan zuzenean eskainiko dute gala. Gainera, aurten ere, Donostiako Alkatetzaren Donostia Moda Klusterrarekin egindako lankidetzari esker, Euskal Herriko modarekin jantziko dira aurkezleak.