FAS Zineklubak ‘Ane’ arrakastatsua eskainiko du gaur
Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalarekin elkarlanean, David P. Sañudoren Ane laudatua eskainiko du gaur, ekainak 1, FAS Zineklubak. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta zinemagilea bera bertan izango da, aurkezpena egiteko.