Zailtasunen gainetik, badator Zinegin jaialdia
Aurtengo Zinegin jaialdiaren programazioa inprimatzekotan zirela, konfinamenduak hartu zituen Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa, eta festibalaren antolatzaileek proposamen berri bat prestatu behar izan dute ekimenari eutsi ahal izateko. Hala, azaroaren 28an, gaualdi berezi batekin abiatuko dute 9. edizioari lotutako egitaraua, eta abenduaren 6an itxiko dute jaialdia.