Filmategiaren programazioaren egoitza egonkorra izango da Artium Museoa

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium, Euskadiko Filmategiaren programazioaren egoitza egonkorra izango da aurrerantzean, Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Donostiako Tabakalerarekin batera. Euskal emakume zinemagileak I zikloarekin abiatuko dute bertako programazioa.