‘NINA’: Gorri kolorea du mendekuak

Zuzendaria: Andrea Jaurrieta Urtea: 2024 Herrialdea: Euskal Herria Ana de día (2018) bere opera priman Ingrid García-Jonssonek interpretatutako protagonistak Bartzelona utzi eta alde egingo du. Haren itxura duen emakume batek tokia hartuko dio, berari dagozkion betebehar guztiak eginez, hala, bat-batean aurkitu duen askatasuna baliatuta, bizitza berri bat hasiko du. Gau-klub batean hasiko da dantzari, ilea gorriz tindatuko du, betaurreko ilunak daramatza eta dagoeneko ez da

By |2024-07-15T09:35:25+02:0015 maiatza, 2024|

Kutsidazu 370. ‘NON DAGO MIKEL?’

Zuzendariak: Miguel Angel Llamas ‘Pitu’ eta Amaia Merino Urtea: 2020 Iraupena: 80 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Guardia Zibilak atxilotu ondoren, 1985eko abenduan hilda agertu zen Mikel Zabalza autobus-gidariaren desagerpenaren ikus-entzunezko kronika egiten du, dokumental formatuan. Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak, eta gizon gaztearen gorpua azkenean Bidasoa ibaian flotatzen agertu zenean, protesta ugari egin

By |2024-04-05T10:53:54+02:005 apirila, 2024|

‘ZINZINDURRUNKARRATZ’: Kamera isil baten memoria bisuala

Zuzendaria: Oskar Alegria Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Bi film luze besterik ez dizkiogu ezagutu Oskar Alegriari gaur arte: Emak Bakia baita (2012) eta Zumiriki (2019). Bata zein bestea, sailkaezinak. Esaiozue bestela Alberto Barberari, zinemagile nafarraren bigarren lana  76. Veneziako Mostran programatzerako orduan latz sufritu baitzuen, non eta nola eskaini asmatu ezinik. Alegriak ZINZINDURRUNKARRATZ ekarri digu orain, 18. Punto de Vistako sail ofizialean lehiaz kanpo

By |2024-03-13T19:11:50+02:0013 martxoa, 2024|

‘NEGU HURBILAK’: Bakardade-min isila, lainopeko labirintoan

Zuzendaria: Negu Kolektiboa Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria – Herrialde Katalanak 2011ko urriaren 21ean jakinarazi zuen ETAk borroka armatua etengo zuela, eta urte luzez iraun zuen jardunaren zuloak ageriko egiteko asmoz, euskal zinemagintzak isildutako -edo isilarazi nahi izan dituzten- hainbat auzi mahai-gainean jartzeari ekin zion. Asier eta Biok (Aitor eta Amaia Merino, 2013) lanak abiatu zuten Euskal Herriko iragan hurbilarekin aurrez aurreko hartu-emana, eta gerora etorri dira

By |2024-02-28T10:00:00+02:0028 otsaila, 2024|

Kutsidazu 364. ‘918 GAU’

Zuzendaria: Arantza Santesteban Urtea: 2021 Iraupena: 65 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala 2007ko urriaren 4ko gauean, Polizia Nazionalaren kamioneta batzuek geldiarazi egin zuten gure autoa. Identifikatu ondoren, atxilotuta geundela jakinarazi ziguten. Terrorismo-delitua leporatu ziguten, 2002ko Alderdien Legeak ilegaltzat jotako alderdi batean jarduera politikoa gauzatzeagatik. Une horretan bertan hasi zen nire bizitza berria izango zen bide luze hura: kartzela. Guztira, 918 gau eman nituen espetxean. Ia

By |2024-02-23T12:29:33+02:0023 otsaila, 2024|

‘SAMSARA’: Zinema entzun ere egiten da

Zuzendaria: Lois Patiño Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Euskal zinemaren zigilupean -Sr&Sra ekoiztetxe donostiarraren babespean- aurkeztu zaigu Lois Patiño zinemagile galiziarraren lan berriena, Berlinale zinemaldiko Encounters sailean epaimahaiaren sari berezia jaso zuena iragan otsailean. Ia urtebetez jaialdiz jaialdi nazioartean erakutsi ostean iritsi da gure zinema aretoetara, eta behingoz izan dugu “esperientzia bakar eta errepikaezina” deritzotena deskubritzeko aukera. Izan ere, horixe du proiektuak arnasgune, istorio/kontaketa/film arrunt

By |2023-12-27T14:32:54+02:0027 abendua, 2023|

‘LAS BUENAS COMPAÑÍAS’: Askatasun sozial, politiko eta sexualaren defentsa

Zuzendaria: Silvia Munt Urtea: 2023 Herrialdea: Euskal Herria Saila: ZINEMIRA Nuria Casalek eta Bertha Gaztelumendik zuzendutako 2015eko izen bereko film laburraren ildoa jarraituz, Errenteriako Emakumeen Taldearen testigantzak eta bizipenak oinarrituta ondu du Silvia Munt zinemagile kataluniarrak Las buenas compañías bere fikziozko lan berriena. 1977ko udara eramango gaitu, eta 16 urteko Bearen begiradatik, bizitzaren loraldian dagoen gazteriaren askatasun nahia izango du aldarri. Soziala, politikoa eta sexuala.

By |2023-10-02T15:40:32+02:0025 iraila, 2023|

Kutsidazu 332. ’NAGORE’

Zuzendaria: Helena Taberna Urtea: 2010 Iraupena: 77 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Dokumentala Nagore Laffage erizain ikaslearen erailketa bortitzari buruzko dokumentala. Biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu lanak; tartean, parte-hartze garrantzitsua du Nagoreren amak, Asun Casasolak, istorioaren hari eroale gisara, eta baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak… Horrez gain, filmak artxibo-material interesgarria

By |2023-07-07T10:18:11+02:007 uztaila, 2023|
Go to Top