Ekozinemaren 6. aldiaren programa aurkeztuta, alboko ekimenak hasi dira
http://vimeo.com/49158755 Zinema denbora pasa hutsala baino gehiago dela diotenek arrazoi bat gehiago dute Ekozinemaldiaren 6. aldiaren programari erreparatuta. Hain zuzen ere, ekimen honek Euskal Herriko hainbat udalerrietara ekarriko dituen lanek erakusten baitute zinemak aldarrikapenerako eta errealitatearen ezagutzarako duen ahalmena. Hori guztia gogoan, Ekologistak Martxan erakundeak 10 filmen 20 emanaldi baino gehiagok osatzen duen programa atondu du 2013ko ediziorako.