‘Euskal Herria eta Askatasuna’ dokumentala, gaur ETB1-en

Thomas Lacoste zinegileak zuzendutako Euskal Herria eta askatasuna filma eskainiko du gaur iluntzean Euskal Telebistaren euskarazko kateak. Espainiako Gerra Zibilaren garaian hasi eta 2018an ETA desegin zen arte Euskal Herrian bizitako egoera soziopolitikoa islatu du.