Euskal musika izango du ardatz aurten Zinemaz Blai zikloak

Bilboko Euskal Museoak antolatutako Zinemaz Blai zikloaren 6. edizioa azaroko ostegunetan eta abenduaren 10ean egingo dute. Aurtengoan euskal musika izango dute jomugan, eta horretarako, Euskal musikaren oinarriak izenburupean, bost proiektu berezi emango dituzte. Tartean, Bizkaiko abesbatzen etorkizuna aztertzeko saioa egingo dute.

By |2020-10-21T12:49:47+02:0021 urria, 2020|

Euskadiko Filmategiak Fernando Larruquerti eskainitako liburua kaleratu du

Carlos Roldanek eta Juanmi Gutierrezek joan zen urrian zendu zen Fernando Larruquert (1934-2016) musikari, zinegile eta argazkilari irundar ezagunari eskainitako liburua idatzi dute, Euskadiko Filmategiaren eskariz. Montxo Armendariz zinemagilearen hitzaurrea du, eta gaur bertan, apirilak 11, aurkeztu dute obra Tabakaleran. Bihar, halaber, Larruquerten bi lan eskainiko dituzte Tabakaleran.

By |2019-05-16T12:03:10+02:0011 apirila, 2017|
Go to Top