Euskal gaien zikloa, martxoan Tabakaleran
EKE Euskal Kultur Erakundearekin elkarlanean, Euskal Herriko gaiei buruzko filmak proiektatuko ditu Euskadiko Filmategiak martxoan zehar Tabakaleran. Ipar Euskal Herrira zuzenduko da begirada batez ere, hastapenetik hasita, Lumière anaiek Miarritzen egindako filmaketa batzuekin.