‘Arnasa betean’, euskal emakume zinemagileei buruzko filma

Arnasa betean, emakume zinegileak dokumental-film luzea, hogei euskal zinemagile protagonista dituena, errodatu dute Bertha Gaztelumendi zinemagilearen eta Rosa Zufia kultur-kazetariaren gidaritzapean. Filma irailaren 26an, asteartean, estreinatuko da, Donostia Zinemaldiaren baitako Euskal Zinemaren Galan, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehiatuko da.

By |2023-09-06T09:32:02+02:006 iraila, 2023|

‘Errementari’ filmean parte hartzeko haur euskaldunen castinga egingo dute

Jose Miguel Barandiaranen Patxi errementaria euskal ipuin tradizionalean oinarritutako Errementari film luzea prestatzen ari da Paul Urkijo zuzendari gasteiztarra. Grabaketarako Durangaldeko neska-mutil euskaldunak behar ditu, zortzi eta hamabi urte arteko gaztetxoak. Interesatuek, errementaricasting@gmail.com helbidera idatzi behar dute. Errementari fikziozko filma euskaraz errodatuko dute 2016ko udazken-negu partean, eta horretarako, 8-10 urte arteko neskak eta 8-12 urte arteko mutiko euskladunak behar dituzte. Honenbestez, aktoreak aukeratzeko casting deialdia zabaldu

By |2016-04-29T16:13:07+02:0028 apirila, 2016|
Go to Top