Ikus-entzunezko euskal ekoizpena biltzeko plataforma digitala sortuko du EiTBk
Andoni Aldekoa EiTBren zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarreko Kontrol Batzordean iragarri duenez, euskal filmak, telesailak, dokumentalak, ikuskizunak eta kontzertuak zein EiTBren ikus-entzunezko ekoizpena eskuragai jarriko dituen plataforma digital handi bat garatzen ari dira. 2022an kaleratzeko asmoa duten “Euskal Netflix” delakoa nazioarteko bokaziodun apustu estrategiko eta berritzaile gisa aurkeztu dute.