Euskal zinemaren industriaren babes zabala Itziar Ituño aktoreari

Euskal zinemaren industriako ordezkaritza zabalak adierazi dio babesa Itziar Ituño aktoreari, euskal presoen eskubideen alde Sare Herritarrak deituriko manifestazioan parte-hartzeagatik jasotako kritika eta boikotaren ostean. Besteak beste, Euskal Aktoreen Batasunak, Donostia Zinemaldiak, IBAIA – Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak, (H)emen – Ikus-entzunezkoaren Emakumeen Elkarteak eta baita zenbait norbanako eta enpresek eman dute urratsa.

By |2024-01-18T13:46:57+02:0018 urtarrila, 2024|

Lehen Besarkada Sariak banatu ditu EABk

Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) Besarkada Sariak sortzeko asmoa iragarri zuen urte hasieran, eta lehen edizioan 2019an egindako edo ikusitako lanak saritu dituzte. Otsailean zabaldu zuten bozkak emateko epea, sari banaketa ekitaldia martxoan egiteko, baina pandemia tarteko, aste honetan banatu dituzte garaikurrak Azkuna Zentroan egindako ekitaldian.

By |2020-10-15T11:48:06+02:0015 urria, 2020|

Euskal Aktoreen Batasunak ETBk arduragabekeriaz jokatu duela salatu du

Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) ETB salatu du COVID-19 birusak sortutako krisiak eta osasun larrialdiak eragindako egoeraren ondorioz Alardea telesailaren grabaketa-lanak eten ez izanagatik. EABk, zabaldu duen agirian, Mediaprok eta K2000 ekoiztetxeek izan duten “arduragabekeria” eta “enpatia falta” azpimarratu ditu, hartutako “erabaki horrek edo erabaki ezak arrisku egoeran jarri duelako lantaldearen osasuna eta bizia”.

By |2020-03-20T15:16:43+02:0021 martxoa, 2020|

Euskal Aktoreen Besarkada Sariak martxoaren 24an banatuko dituzte

Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) martxoaren 24an emango ditu urtero-urtero banatzen dituen Euskal Aktoreen Besarkada Sariak. Otsailaren 29an bukatu zen bozketa egiteko lehen fasea, eta dagoeneko iragarri dituzte Bilboko Azkuna Zentroan egingo duten ekitaldian errekonozimenduak jasotzeko hautagai diren profesionalak.

By |2020-03-03T12:03:05+02:003 martxoa, 2020|

Intersexualitate eta lesbianismoaren aldeko diskurtsoak gailendu dira Zinegoak jaialdian

Bi astez luzez Bilbo hiria jarduerez blaitu ostean, igande gauean eman zituen aditzera Zinegoak jaialdiak aurtengo edizioaren irabazleen izenak. Wainuri Kahiuk zuzendutako Rafiki pelikula kenyarra, eta intersexualitatearen gaia azaleratzen duen Ni d’Éve ni d’Adam. Une histoire intersexe filmak izan dira garaile.

By |2019-03-04T13:52:51+02:004 martxoa, 2019|

FANT-en 24.edizioko lehen edukiak aurreratu dituzte

Maiatzaren 4tik 11ra ospatuko den Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, mundu osoko berrogeita hamar herrialdetatik etorritako 1.056 film lehiakide jaso ditu 24. edizio honetan. Horrekin batera, Sail Ofizialeko epaimahaia zinean espezializatutako Janire Zurbano kazetariak, Joanes Urkixo idazle eta gidoilariak eta Koldo Almandoz zinegile donostiarrak osatuko dutela aurreratu du antolakuntzak.

By |2018-04-05T13:35:02+02:003 apirila, 2018|

Euskal aktoreen aurkako boikot saiakerak salatu ditu EABk

Euskal Aktoreen Batasunak sare sozialetan euskal aktoreen aurka jaurtitako irainak eta boikot kanpainak salatzeko oharra kaleratu du, eta eroaso horiek profesionalen ibilbidean izan ditzaketen ondorioen inguruan ohartarazi du. Joan zen asteko Itziar Ituñoren aurkako kanpainak bultzatu ditu oharra kaleratzera, aurretik Miren Gaztañaga eta Gotzon Sanchez aktoreek bizitakoa etengabe errepikatzen ari delako.

By |2017-05-16T10:59:50+02:009 maiatza, 2017|

Kontxu Odriozola euskal aktore ezaguna hil da

Euskal Aktoreen Batasunetik jakitera eman dutenez, Goenkaleko Maria Luisa pertsonaiagatik ezaguna egin zen Kontxu Odriozola (Azpeitia, 1947) euskal aktorea hil da, 70 urterekin. Gaur emitituko da ETB1n, irailean parte hartu zuen Euskaldunak saioa.  Hamazazpi urtez irakasle lanetan aritu ostean, 30 urte pasatxo zituela hasi zuen bere aktore ibilbidea Kontxu Odriozolak, txikitatik zuen ametsari jarraiki. Interpretazio eskolak jasotzen hasi zen orduan, eta harrezkero, hainbat antzezlan, telesail eta

By |2016-02-11T15:21:41+02:005 otsaila, 2016|
Go to Top