Euskal profesionalentzako standa jarriko dute beste behin Berlinale jaialdiko azokan

67. Berlinale Nazioarteko Zinema Jaialdia otsailaren 9tik 19ra luzatuko da aurtengoan, eta bertan egiten duten European Film Market azokaren baitan, ICAA Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak jarriko duen standean, euskal ekoizpenen katalogo bat eskainiko dute. Gainera, euskal eta nazioarteko profesionalen arteko networkinga bultzatzeko matchmaker bat ere izango da bertan.