Kalean da Basquezinema aldizkariaren 10. alea

EPE-APV Euskal Produktoreen Elkarteak urtero argitaratzen du azken hamabi hilabeteetan estreinatu ala garatutako euskal ikus-entzunezko proposamenen Basquezinema katalogoa, eta 2020ari dagokion aldizkariak argia ikusi berri du. Pablo Agüeroren Akelarre, David P. Sañudoren Ane, Imanol Rayoren Hil kanpaiak eta Lara Izagirreren Nora bezalako izenburuak biltzen ditu, baita euskal jaialdien eta tokian tokiko Film Commission-en inguruko datuak ere.

By |2020-12-17T11:21:15+02:0017 abendua, 2020|

Zinebi Networking Foroko proiektuak aurkeztuko dituzte gaur

ZINEBI Networking 2018, Dokumentalen sorgunea izeneko zine dokumentalari buruzko foro profesionala ospatu du aurten lehen aldiz Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiak. Aukeratu dituzte deialdira aurkeztutako proposamenetatik onenak, eta Campos Eliseos Antzokiko Kupula aretoak jasoko du gaur horien aurkezpena.

By |2018-11-13T11:50:39+02:0013 azaroa, 2018|
Go to Top