‘Azken bidaia’ filma ikusgai, Euskal Emakume Zinemagileak zikloan
Iurre Telleriak eta Enara Goikoetxeak Comète sareak Bigarren Mundu Gerran egindako lanari buruz ondutako filmak bi saio izango ditu. Gaur, Gasteizko Artium Museoan emango dute; bihar, Donostiako Tabakalera zentroan.