Badator 2017ko Loraldia Jaialdia

Martxoaren 7an hasi eta apirilaren 8ra arte, Loraldia jaialdiak Bilbo loratuko du beste behin. Loreen urtaroa abiatu aurretik hasiko da jaialdia, neguaren eta udaberriaren arteko zubia izateko asmotan. 30 ekitaldi inguru programatu dituzte, tartean, ikus-entzunezkoekin lotutako hainbat.