Berlingo zinemaldiko industriaren azoka online egingo dute martxoan

Covid19-aren pandemiak eraginda, Berlingo zinema jaialdiak ezingo du ohiko formatua mantendu otsaileko ekitaldian. Urteko lehen hiruhilekoan egiten den ikus-entzunezko industriari zuzendutako ekitaldi nagusia den aldetik, baina, beronen baitan antolatzen den European Film Market azoka martxoan egingo dute online.

By |2021-01-26T13:03:06+02:0026 urtarrila, 2021|

Inoiz baino presenteago egongo da euskal zinema Berlinalen

Basque Audiovisualek jakinarazi duenez, inoiz baino ugariagoa izango da euskal zinemagintzaren presentzia Berlinale jaialdiaren 69.edizioan. Bi film lehiatuko  dira zinemaldiaren sekzio ofizialetan, eta beste bost hautatu dituzte Market Screenings izeneko proiekzioetarako. 50 proiektu jasoko ditu, gainera, bertan erakutsiko duten Basquezinema katalogoak.

By |2019-02-05T14:38:22+02:005 otsaila, 2019|

26 euskal proiektu izango dira Berlinale jaialdiko azokan

Bihar, otsailak 9, zabalduko ditu ateak Berlinale Zinema Jaialdiko European Film Market (EFM) azokak. Zineuskadi elkartearen bidez, bertan izateko interesa zuten proiektuekin Basque Audiovisual katalogoa osatu dute, eta Eusko Jaurlaritzaren Ikus-entzunezko Sektorearen Plataforma Publikoaren standean izango da eskuragai. Profesional ugari ere bertaratuko dira.

By |2019-05-20T15:29:24+02:008 otsaila, 2017|

Euskal profesionalentzako standa jarriko dute beste behin Berlinale jaialdiko azokan

67. Berlinale Nazioarteko Zinema Jaialdia otsailaren 9tik 19ra luzatuko da aurtengoan, eta bertan egiten duten European Film Market azokaren baitan, ICAA Espainiako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak jarriko duen standean, euskal ekoizpenen katalogo bat eskainiko dute. Gainera, euskal eta nazioarteko profesionalen arteko networkinga bultzatzeko matchmaker bat ere izango da bertan.

By |2019-05-22T16:25:46+02:002 abendua, 2016|

Ikus-entzunezko euskal sektoreak presentzia zabala izango du Berlinalen

Gaur hasi eta otsailaren 20ra bitarte, ikus-entzunezko 32 euskal ekoizpenez osaturiko katalogoa aurkeztuko du Basque Audiovisual markak, Berlingo Nazioarteko Zinemaldiak eskaintzen duen erakusleihoan. Eusko Jaurlaritzaren eta Zineuskadiren eskutik, 22 ekoiztetxeren lanak ezagutaraziko dira, dokumentalak edo fikziozko film luzeak gehienak, eta oso fase ezberdinetan daudenak –garapenean, produkzioan, postprodukzioan edo burututa-.  Lan hauentzako lankidetzak, banaketa edo salmentarako kontaktuak bilatzeko baliatuko da jaialdia. https://vimeo.com/153481093 (katalogoa osatzen duten zenbait proiekturen

By |2019-05-17T12:17:48+02:0011 otsaila, 2016|
Go to Top