European Film Awards sarietara lanak aurkezteko epea, zabalik
Europako Zinemaren Akademiak datorren abenduaren 11n ospatuko du Berlinen European Film Awards sarien 34. edizioa, eta deialdira hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu dute maiatzaren 31ra arte. 26 kategoria bereizi dituzte, azken urtean Europan egindako lanen eta haietan jardundako profesionalen kalitatea goresteko.