European Arthouse Cinema Day egunarekin egingo du bat EZAEk

Europako zinemaren ekoizpena eta programazioa zein arte eta saiakerako zinema sustatzeko helburua du CICAE Arte eta Saiakerako Zinemen Elkarteen Nazioarteko Konfederazioak aurten laugarren aldiz antolatuko duen European Arthouse Cinema Day egunak. Igandean, urriaren 13an, egingo dute, eta EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak ere bat egingo du ekimenarekin karteldegian dauden film europarrak ikusteko prezioa murriztuta.