‘Pacificado’ filmak jaso du 67. Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra
Donostiako Kursaal auditorioan egin berri duten amaiera ekitaldian banatu dituzte 67. Donostia Zinemaldiko sariak, eta Paxton Wintersen Pacificado lanak jaso du Urrezko Maskorra. La trinchera infinita izan da gauaren bigarren protagonista, Euskal Zinemaren Irizar saria, Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria eta Zuzendari Onenen Zilarrezko Maskorra eskuratuz.