Film luze europar onena izateko hautagaia da ‘Sultanaren ametsa’ lana
Isabel Herguerak zuzendutako proiektua animaziozko pelikula onenaren kategorian ere sartu dute. Gala abenduaren 7an egingo dute, Luzernan (Suitza).
Isabel Herguerak zuzendutako proiektua animaziozko pelikula onenaren kategorian ere sartu dute. Gala abenduaren 7an egingo dute, Luzernan (Suitza).
Euskal film laburren katalogoan aukeratu eta Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian erakutsi duten lanen aukeraketa bat egongo da ikusgai, festibalaren beraren 66. edizioan.
Jaione Camborda zinemagile donostiarraren lana beste 28 proiekturekin batera dago Europako Zinema Akademiak argitaratutako zerrendan. Behin betiko hautagaiak azaroaren 5ean jakinaraziko dituzte.
Urtarrilaren 26tik otsailaren 23ra bitartean, Europako Ikus-entzuleen LUX Zinema Saria jasotzeko hautagai diren filmak pantailaratuko dituzte, doan: 20.000 erle espezie (Estibaliz Urresola) Fallen Leaves (Aki kaurismaki), On the Adamant (Nicolas Philibert), Smoke Sauna Sisterhood (Anna Hints) eta The Teachers’ Lounge (Ilker Çatak).
La trinchera infinita (2019) eta El hoyo (2019) euskal filmak saritu dituzte EFA Europako Zinema Akademiaren Bikaintasun sari-banaketan. Makillaje eta ile-apainketa onenaren eta efektu berezi bisual onenen sailetan nagusitu dira, hurrenez hurren.