Maiatzeko egitaraua prest du Nafarroako Filmotekak
Udaberri bete-betean, hemen da Nafarroako Filmotekaren maiatzeko egitaraua. Arkitekturari eta filosofiari tarte berezia eskainiko diote, eta Manoel de Oliveiraren filmografiaren lagin txiki bat egongo da ikusgai. Gainera, Nafarroako Europako Astearen baitan, Europar batasunarentzat lehentasuna duten gaiei buruzko eztabaida sustatuko dute.