33 zinema-areto diruz lagundu ditu Zineuskadik

Zineuskadi elkarteak 160.000 euroko diru partida baliatu du film europar eta iberoamerikarrak programatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko zinema aretoak laguntzeko. Orotara 33 aretok jaso dute babesa, bi taldetan banatuta.