Streaming plataformei ezarri beharreko neurriak, Europaren aginduz
Eskaerapeko ikus-entzunezko plataformen eta bestelako hedapen kanalen betekizun berriak ezartzen zituen testua proposatu zuen Europako Batzordeak 2016an, eta bi urte geroago onartu. Baina Batasuneko herrialde gehienek ez dute oraindik egokitzapenik egin, eta Batzordeak espedientea zabaldu die.