Europa Zinemak sarean sartzeko aurtengo deialdia zabaldu dute

Europako zinema sustatzea eta gazteei bideratutako eskaintza bermatzea helburu duen Europa Zinemak sareak ekimenarekin bat egin nahi duten aretoentzako deialdia zabaldu du. Hala, Euskal Herriko aretoek ere irailaren 15era arteko epea izango dute hautagaitza aurkezteko.