Zabalik da Donostia Zinemaldiako 64. ediziorako filmen online izen-ematea
63. edizioa amaitu zela lau hilabete eskas pasa direnean, 2016ra begira dago Donostia Zinemaldia. Sail guztietarako online izen-emateak zabalik daude jada jaialdiko web-orrialdean. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira Zinema Eraikitzen eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa sailak. Horiek berezko deialdia izango dute maiatzean eta ekainean, hurrenez hurren.