Hamalau proiektu aurkeztuko dituzte egunotan, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan

Donostia Zinemaldiaren baitan, hilaren 19tik 21ra, ospatuko da Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren Topaketa. Niles Atallah, Anahí Berneri, Clarisa Navas, Ulises Porra, Beatriz Seigner, Helena Taberna eta Emiliano Torres egileek, besteak beste, aurkeztuko dituzte beren proiektu berriak.

By |2022-09-20T11:20:26+02:0020 iraila, 2022|

Koprodukzio Foroa martxan da, bederatzigarrenez

Europako eta Latinoamerikako zinemagintzaren topagune eta erreferentziazko hitzordua izango da, bederatzigarrenez, Donostia Zinemaldiarekin batera antolatzen duten Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa. Irailaren 21etik  23ra bitarte egingo dute aurten, zinema jaialdiaren 68. ekitaldi bete-betean. Ekainaren 15era arte egongo da zabalik izena emateko epea.

By |2020-04-17T12:43:51+02:0016 apirila, 2020|
Go to Top