Zabalik da Donostia Zinemaldiaren Glocal in Progress deialdia
Ekainaren 30era arte zabalik izango da Donostia Zinemaldiak antolatutako Glocal in Progress deialdira proposamenak aurkezteko epea. Hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako ekoizpenei zuzendutako egitasmoa da, eta jaialdian postprodukzio-fasean dauden hiru film luzek hartuko dute parte.