Koprodukzio Foroa martxan da, bederatzigarrenez

Europako eta Latinoamerikako zinemagintzaren topagune eta erreferentziazko hitzordua izango da, bederatzigarrenez, Donostia Zinemaldiarekin batera antolatzen duten Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa. Irailaren 21etik  23ra bitarte egingo dute aurten, zinema jaialdiaren 68. ekitaldi bete-betean. Ekainaren 15era arte egongo da zabalik izena emateko epea.

By |2020-04-17T12:43:51+02:0016 apirila, 2020|

‘Dantza’, ‘Las letras de Jordi’ eta ‘Akelarre’ saritu dituzte Zinemaldian

Atzo, irailak 27, banatu zituzten 65. Donostia Zinemaldiko Industriaren sariak. Zinema Eraikitzen, Glocal in Progress, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Ikusmira Berriak ekimenetan parte hartu duten proiektuei emandako garaikurrak dira, eta irabazleen artean, hiru euskal proiektu daude: Telmo Esnalen Dantza, Glocal in Progress sari orokorra eta Industria saria; Maider Fernandez Iriarteren Las letras de Jordi, Ikusmira Berriak saria; eta Pablo Agüeroren Akelarre, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren Arte Internationa

By |2017-09-28T12:42:19+02:0028 iraila, 2017|

Bederatzi euskal ekoizpen etxek jasoko dute Edgard Tenembaumen laguntza

Zineuskadi elkarteak eta Europa Creativa Desk Media Euskadik film luze bat garatzen ala filmatzen ari diren euskal ekoizleentzako aholkularitza saioak antolatu ditu. Proiektuak aurkezteko deialdia zabaldu zuten ekainean, eta orotara bederatzi ekoizpen etxeren proposamenak aukeratu dituzte, irailaren 5etik 7ra, Edgard Tenembaum ekoizle argentinar ezagunaren laguntza jaso dezaten.

By |2019-05-17T15:40:32+02:004 abuztua, 2017|

Hizkuntza ez hegemonikoetako zinema sustatuko du Zinemaldiak

V. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren baitan eta Glocal Cinemas sarearekin elkarlanean, Donostia Zinemaldiak hizkuntza ez hegemonikoetan egindako film europarrak sustatzeko Focus on Glocal Cinemas saioak egingo ditu irailaren 19tik 21era San Telmo Museoan. Aurtengo gonbidatuak Norvegia, Islandia eta Danimarkako zinema izango dira.

By |2019-05-16T10:01:59+02:001 uztaila, 2016|
Go to Top