Hamabi herrialdetako hamazazpi proiektu aukeratu dituzte Zinemaldiko Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Foroan

Donostia Zinemaldiaren egitarauan sartuko da, zazpigarrenez, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa, eta bertan parte hartuko duten hamabi herrialdetako hamazazpi proiektu hautatu dituzte. Irailaren 23tik 26ra bitartean egingo den ediziorako 223 inskripzio erregistratu dira, iaz baino % 34 gehiago. Besteak beste, anorexia, lehenengo maitasuna, identitatea eta emakumezko gerrillariak izango dira hautatu dituzten filmen gai nagusiak.