Europa Creativa Desk MEDIAren jarduerak, ZINEBI 63ren baitan

Azaroaren 12tik hilaren 19ra bitartean ospatuko dute ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioa, eta urtero bezala, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadirekin lankidetzan industria arloko zenbait jarduera jasoko ditu egitarauak: Zinema Dokumentaleko Jaialdien Nazioarteko Topaketa eta ZINEBI Networking. Dokumentalen sorgunea foroa.

By |2021-11-11T11:03:11+02:0011 azaroa, 2021|

Europa Creativa Media bulegoen topaketa, Zinemaldiaren aterkipean

‘Elkarrekin sortuz: kogarapen eta koprodukzio arrakastatsua Espainiaren eta herrialde baltikoen artean’ izenpean, Europa Creativa Media bulegoei -Espainiakoak zein herrialde baltikoetakoak- eskainitako topaketa egingo dute gaur, irailak 21, Kursaal eraikineko 9. aretoan. Donostia Zinemaldiaren baitan, industria akreditatuei eskainitako saioa izango da honakoa.

By |2021-09-20T15:11:42+02:0021 iraila, 2021|

Europa Creativa MEDIAk 20201eko laguntza deialdiak zabaldu ditu

Sorkuntza eta kultura sektoreak sustatzea helburu duen Europar Batasunaren Europa Creativa programaren baitan, ikus-entzunezkoen eta zinemagintzaren alorretara bideratutako MEDIA azpiatalak 2021eko diru laguntza deialdietara proiektuak aurkezteko epeak zabaldu ditu. Hamazazpi atal banatu dituzte, tartean, nazioarteko koprodukzioak dituzten ekoizleei zein ikus-entzunezko azoka eta zinema jaialdiei zuzendutakoak.

By |2021-07-21T11:53:36+02:0021 uztaila, 2021|

European Film Forum jardunaldia irailaren 22an egingo dute

Covid-19aren pandemiak ikus-entzunezko industria europarrean izan ditzakeen eraginak aztertzeko hitzordua barneratuko du aurten Donostia Zinemaldiak. European Film Forum jardunaldiak irailaren 22an (asteartean) egingo dituzte, eta saioak streaming bidez jarraitu ahalko dira Zinemaldiaren webgunean. 15:00etatik 16:45era bitartean izango dira solasaldiak.

By |2023-02-01T17:08:40+02:008 iraila, 2020|
Go to Top