Ikusmira Berriak programan garatutako ‘Creaturas’ saritu dute Cannnesko Quinzaine des Cinéastes atalean

Elena Martin Gimeno buru duen Creatura filmeko lan-taldeak eskuratu du hauetan Canneseko Zinemaldiarekin batera ospatzen ari den Quinzaine des Cinéastes sail paraleloaren Europa Cinemas saria. Zuzendariak Ikusmira Berriak 2020 egoitza-programaren baitan garatu zuen proiektua.