2017ko Euro Connection azokan izena emateko epea zabalik da

Europako herrialdeen arteko koprodukzioa duten film laburren azoka da Euro Connection European Short Film Co-production Forum delakoa. Datorren edizioa Clermont-Ferrand jaialdian egingo dute, otsailaren 7tik 8ra, eta bertan parte hartzeko proiektuak bidaltzeko epea urriaren 20ra arte izango da zabalik. Nazioarteko ekoizpen etxeen eta banatzaileen arteko elkarlana du helburu azokak.