‘Mi pequeño gran samurai’ filma saritu dute Kazakhstanen

Eurasia International Film Festivalen parte hartu eta hitzorduko sari garrantzitsu batekin itzuli da Arantza Ibarra Euskal Herrira. Izan ere, Mi pequeño gran samurai filmak 40 minututik beherako dokumental onenaren errekonozimendua jaso du Kazakhstanen egin duten zinema jaialdian.