Maiatzaren 30an egingo dute 3. Talentuaren Gunea topaketa
Ahots eta narratiba berriak bilatzen dituzten enpresa ekoizleen arteko topagune gisa sortu zen Talentuaren Gunea egitasmoaren edizio berri bat hartuko du Euskadiko Parke Teknologikoak (Gasteiz), datorren maiatzaren 30ean. Parte-hartzea zabalik da, eta apirilaren 25ra arte jasoko dituzte proiektuak.