Lurraldean ekoiztutako bi lan ikusgai, Nafarroako Filmotekan

Bertako zinemagileak bistaratzeko konpromisoari eutsiz, lurraldean ekoitzitako bi lan izango dira ikusgai datozen egunetan, Nafarroako Filmotekan: Nafarroako Museo Etnografikoak bultzatutako Reconstrucción de un tejado de tablilla (2021) dokumentala eta Marina Lameirok Berri Txarrak musika taldearen inguruan zuzendutako Dardara (2021). Hilaren 31n emango diote bukaera Nafarroako Filmoteka sailari, Aitor Merinoren Fantasia (2021) lana pantailaratuz.